Descuento:
-5%Antes:
Despues:
11,40 €MarÃa eta biok obra garrantzitsua da, bai jorratzen duen gaiagatik -autismoa-, baita alabarekin duen harreman zoriontsua erakusteko Miguel Gallardok erabiltzen duen begirada sotil, sentibera eta jostariagatik ere. Obra esanguratsua da, katartikoa dudarik gabe, aurrerapauso bat komikigile katalanaren ibilbide luzean, eta horri esker Kataluniako Komikiaren Sari Nazionala eskuratu zuen. Amaia Hervás haur eta gazteen psikiatra honela mintzo da liburuaz: "Autismoa duten umeekin diharduten irakasle, profesional eta gurasoek ondo dakite zein garrantzitsua den egoerak edo ideiak transmititzen dituzten irudi argi eta sintetikoak erabiltzea ume horiekin. Miguel Gallardo ohituta dago bere alaba MarÃarekin irudi bidez komunikatzen, eta liburu honetan horixe konpartitu nahi du irakurleokin -gu MarÃa bagina bezala-, irudien bitartez argi uler dezagun bere mezu soil eta laburra. MarÃaren, bere aitaren eta bere ingurukoen sentsazioak eta emozioak adierazten dituzten irudiz gainezka dago liburu hau. Miguelek aspaldi daki bere irudi zoragarriek MarÃa poztu eta lasaitu egiten dutela, mundu hau ulertzen laguntzen diotela, eta gurekin ere erabili nahi ditu, MarÃaren emozioak -aitarekikoak, maite dituenekikoak- parteka ditzagun". "MarÃaren eta bere aitaren opor-bidaiako emozioetan murgiltzen da irakurlea -azaltzen du Hervásek-. Bidaiak eguneroko egoerak islatzen ditu, baina protagonistentzat, autismoa duten umeen ehunka familientzat bezalaxe, zailtasun-zipriztinez beteriko abentura bat da; izan ere, gure inguru soziala ez da euren beharretara egokitzen, eta horren adibide ditugu MarÃak bidaian aurkitzen dituen zenbait pertsona ez oso ulerberak". Komikian kontatzen den istorioan oinarriturik, MarÃa y yo dokumentala zuzendu zuen Félix Fernández de Castrok -gidoia ere berak egin zuenû, eta 2010ean estreinatu zen zinemetan.